XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera

Aretxabaletarako idazterakoan ardura bat izan dugu azken urteetan: gure irakurleei egokitutako hizkera-modua egitea.

Gure eguneroko aukerak egiten eta esperientziatxoa pilaketan fan garen bitartean, galdera batzuk ibili dira gure inguruan:

Idatzizko euskerak ze forma hartu behar du funtzinoa nazionala barik lokala denean?

Funtzino lokalean be estandar nazionala erabili behar ete da?

Eta erabili behar bada zenbateraino moldatu behar du lekuko hizkerara?

Zenbateraino hartu kontuan azpieuskalkien egoera eta gure hiztunen irakurgaitasuna?

Eztabaida hau teoria hutsean egin barik praktikaren eta esperimentazinoaren bidez egin eta eragin gura dugu.

Eztabaidaren noizbaiteko emaitzaren zain egon barik, atxabaltarrendako idatzi behar dugu egunero.

Horri erantzun gura diogu lan honekin.

Hizkuntzaren aldaerak eta mailak bereizteko, probetako eta erabiltzeko bildurra kendu behar dugula pentsetan dugu.

Monolitikoegiak izaten erakutsi digute, eta hori ez da ona hizkuntzarendako.

Hori bai, probak eta erabilerak, ondo pentsatuta, erabakita eta koherentzia baten barruan egin behar.

Erabakitxoak finkatu eta Idazkera Liburutxoa egiteko modua izan dugu.

Izan be, bereziki kazetaritzarako, erabaki txar baina bakar bat hobe ei da erabaki on askoren arteko eguneroko zalantza baino.

Horixe egin dugu, maila apalean: gure arrastoa finkaketan hasi.

Oinarrizko erizpideak emun gura izan ditugu liburutxo honetan eta gerora erabilerak lagunduko digu berau osatzen.